Revista sobre educación y liderazgo educativo DYLE Nº5

DYLE Nº5

Columna

No es bilógico, sino un problema de cultura social y profesional

Francisco Luna Arcos

FEAE del País Vasco

Todos tenemos un grave problema: la repetición. En Euskadi tenemos buenos datos en promoción, en alumnado en situación de idoneidad, en tasas de graduación en ESO, en tasas de titulación en Bachillerato y Formación Profesional y un bajo porcentaje de abandono escolar. Estamos entre las comunidades autónomas con mejores datos en todos estos aspectos. Incluso en repetición somos de las comunidades con menor porcentaje de repetidores.

Pero esta situación de aparente excelencia a nivel comparativo no puede satisfacernos. El 12,3% del alumnado vasco repite en E. Primaria y más del 20% de los estudiantes de Secundaria Obligatoria son repetidores. Un dato, para mí escandaloso, es que el 3% de los niños y niñas de 8 años repiten ya en 2º de Primaria y este porcentaje llega al 4,5% en los centros públicos vascos.

Hay comunidades con excelentes resultados en PISA que, sin embargo, tiene un 30% de alumnos repetidores a los 15 años, y le llamamos sistema educativo de éxito. Parece que la repetición es nuestro lugar de confort, una especie de arraigada cultura social y profesional que percibe la repetición como una medida beneficiosa. Cuando la LOMCE dio la posibilidad de que se pudiera repetir en cualquier curso en E. Primaria, en el País Vasco la repetición pasó del 10,6% al 14% y lo mismo ocurrió en el resto de las Comunidades Autónomas.

Los datos de la OCDE y de multitud de investigaciones indican que la repetición es una medida injusta socialmente (en Euskadi, el alumnado desfavorecido tiene el cuádruple de posibilidades de obtener bajos resultados), muy costosa económicamente (el 10% de todo el gasto en educación) y, en general, poco útil desde el punto de vista educativo. No podemos pensar que el alumnado de todos los países europeos tiene un gen especial para no repetir (la media de la OCDE está en el 11%); por lo tanto, no será un cuestión de nuestro sistema y de nuestras prácticas

 

Ez da bilogikoa, kultura sozial eta profesionaleko arazo bat baizik

 

Denok dugu arazo larri bat: errepikapena. Euskadin, mailaz igotzeko datuak, egokitasun-egoeran dauden ikasleen datuak, DBHko graduazio-tasak eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako titulazio-tasak oso onak dira eta gure eskola-uzte goiztiarraren portzentajea oso baxua da. Esparru horietan guztietan datu onenak dituzten Autonomia-Erkidegoen artean gaude. Errepikapenean ere, errepikatzaileen portzentaje txikiena duten komunitateetakoak gara.

Baina konparaziozko bikaintasun-egoera horrek ezin gaitu asebete. EAEko ikasleen %12,3k errepikatzen du Lehen Hezkuntzan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen %20ak baino gehiago errepikatzaileak dira. Datu bat, niretzat eskandalagarria dena, zera da: 8 urteko haurren %3k errepikatzen du jada, hau da Lehen Hezkuntzako 2. mailan, eta ehuneko hori %4,5era iristen da euskal ikastetxe publikoetan.

Badira PISAn emaitza bikainak dituzten komunitateak; hala ere, 15 urterekin errepikatzaileak ikasleen %30 dira, eta arrakastazko hezkuntza sistema deitzen diogu horri. Badirudi errepikapena dela gure konfortlekua, errepikapena neurri onuragarritzat hartzen duen kultura sozial eta profesional errotuaren moduko bat. LOMCEk Lehen Hezkuntzan edozein mailatan errepikatzeko aukera eman zuenean, Euskal Autonomia Erkidegoan errepikapena %10,6tik %14ra igaro zen, eta gauza bera gertatu zen gainerako Autonomia-Erkidegoetan.

ELGAren eta ikerketa ugariren datuek adierazten dute errepikapena neurri bidegabea dela sozial-ikuspegitik (Euskadin, egoera ahulean dauden ikasleek emaitza txarrak lortzeko aukeren laukoitza dute), ekonomikoki oso garestia dela (hezkuntzako gastu guztiaren %10) eta, oro har, hezkuntzaren ikuspegi horretatik ez dela oso erabilgarria. Ezin dugu pentsatu Europako herrialde guztietako ikasleek gene berezi bat dutela ez errepikatzeko (ELGA/OCDEko batez bestekoa %11n dago); beraz, ez da izango gure sistema eta gure praktiketako kontua? 

Copyright © 2021 · dyle.es · Nota legal · Todos los derechos reservados